domingo, 9 de enero de 2011

Mikel Aiestaran

Mikel Aiestaran freelance bezala lan egiten duen euskal kazetaria da eta gaur egun EITB taldeko komunikabidearentzako egiten du lan. Beraren esperientzia pertsonala ezagutzeko aukera izan dugu, izan ere, Leioan (EHU) hitzaldi bat eman zuen.


Iran, Irak, Pakistan eta Afganistan dira gehien bisitatzen dituen lurraldeak eta azken orduko albisteak, gerrak eta hauteskunde politikoak jarraitzen ditu. Teknologia oso garrantzitsua dela eta hauek erabiltzen jakitea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen kazetariak. Honez gain, bertako jendea ezagutzea eta hauen pentsamenduekin harremantzea oinarrizkoa dela azaldu zuen. Azkartasuna da mota honetako kazetariek izan beharreko ezaugarri bat: gertakaria grabatu eta segituan editatu egin behar da, irudien kalitatea bigarren mailara pasatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario