domingo, 19 de diciembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere


Ameriketako Estatu Batuetako albistegi bateko zati bat da goiko bideo hau eta bertan hartz bat kaleetan zehar dabilela kontatzen da.
Bideoaren lehenengo segunduetan, hartza kaleetan zehar ageri da. Imajinak helikopterotik hartuak dira eta momentu berean kazetariak gertaera non eta noiz gertatu den azaltzen du.
Segidan, lekukoen irudiak eta deklarazioak azaltzen dira eta ondoren, poliziak eta suhiltzaileek buruturiko lana aipatzen da.
Gertaera jazo den lekura berriemaile berezi bat bidali dute eta honek biztanleek bizi duten egoera eta estatistikak azaltzen ditu. Datu hauei pisua emateko, aditu batek azalpenak ematen ditu ondorengo sugunduetan.
Albiste honetan ikusi daitekeen bezalaxe, AEB-etan garrantzia handia dute ikusentzuleen iritziek eta beraz, bi pertsonen iritziak ere ageri dira.
Albistea berriemaile bereziak ematen duen azken orduko informazioarekin eta aurkezlearen agurrarekin amaitzen da.

Locura Masiva - Medios de Comunicación - Dominar El Mundo



Oso bideo interesgarria da goiko hau, oilakia jartzeko modukoa...

RSS bidezko irrati-lana


Irakasgai honetan burutu dugun lehen ikaslana edo ataza RSS bidezko irrati-lana burutzea izan da. Urrian gelakide guztien artean bi talde osatu genituen eta talde bakoitzak RSS irratsaio bat egin zuen. Gure taldeak "Konkista espainiarraren 500. urtemuga" gaia hautatu zuen. RSS irratsaioak 30 atal inguru ditu eta taldeko ikasle bakoitzak bat egin behar izan zuen. Atalak Ivoox.com gunean utzi genituen nahi duenak entzun ahal izateko.

http://www.ivoox.com/podcast-nafarroako-konkista_sq_f110008_1.html

sábado, 18 de diciembre de 2010

John Lennon

John Lennon britainiar peto-petoa zen baina New York izugarri maite zuen eta New Yorkeko kaleetan dabilen askatasun-haizea zuen gogokoen. Hil aurretik nazionalitate estatubatuarra eskatzekotan omen zegoen. Baina ez zuen Ingalaterrako erregina haserretzeko astirik izan. Urtero-urtero, abenduaren 8an, Dakota Building izeneko apartamentuen sarrera nagusia lorez, argazkiz eta eskutitzez beteta egoten da. John Lennon eta Yoko Ono bertan bizi ziren. Beatles-eko kiderik ospetsuena eraikuntza erraldoi haren atarian hil zuten, Yoko Onorekin batera limusinan sartzen ari zela. Mark Chapman-ek lau tiro bota zizkion. Hilketaren ondorioz, Dakota Building eraikina ezaguna da New Yorken. Apartamentuen aurrekaldean dagoen Central Park parkean ere John Lennonen izena bizirik dago; "Imagine all the people living life in peace... John Lennon" dioen kartela irakurri daiteke parkeko harri handi batean.