domingo, 19 de diciembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere


Ameriketako Estatu Batuetako albistegi bateko zati bat da goiko bideo hau eta bertan hartz bat kaleetan zehar dabilela kontatzen da.
Bideoaren lehenengo segunduetan, hartza kaleetan zehar ageri da. Imajinak helikopterotik hartuak dira eta momentu berean kazetariak gertaera non eta noiz gertatu den azaltzen du.
Segidan, lekukoen irudiak eta deklarazioak azaltzen dira eta ondoren, poliziak eta suhiltzaileek buruturiko lana aipatzen da.
Gertaera jazo den lekura berriemaile berezi bat bidali dute eta honek biztanleek bizi duten egoera eta estatistikak azaltzen ditu. Datu hauei pisua emateko, aditu batek azalpenak ematen ditu ondorengo sugunduetan.
Albiste honetan ikusi daitekeen bezalaxe, AEB-etan garrantzia handia dute ikusentzuleen iritziek eta beraz, bi pertsonen iritziak ere ageri dira.
Albistea berriemaile bereziak ematen duen azken orduko informazioarekin eta aurkezlearen agurrarekin amaitzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario