sábado, 18 de diciembre de 2010

John Lennon

John Lennon britainiar peto-petoa zen baina New York izugarri maite zuen eta New Yorkeko kaleetan dabilen askatasun-haizea zuen gogokoen. Hil aurretik nazionalitate estatubatuarra eskatzekotan omen zegoen. Baina ez zuen Ingalaterrako erregina haserretzeko astirik izan. Urtero-urtero, abenduaren 8an, Dakota Building izeneko apartamentuen sarrera nagusia lorez, argazkiz eta eskutitzez beteta egoten da. John Lennon eta Yoko Ono bertan bizi ziren. Beatles-eko kiderik ospetsuena eraikuntza erraldoi haren atarian hil zuten, Yoko Onorekin batera limusinan sartzen ari zela. Mark Chapman-ek lau tiro bota zizkion. Hilketaren ondorioz, Dakota Building eraikina ezaguna da New Yorken. Apartamentuen aurrekaldean dagoen Central Park parkean ere John Lennonen izena bizirik dago; "Imagine all the people living life in peace... John Lennon" dioen kartela irakurri daiteke parkeko harri handi batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario